XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txirrindularitza

Asteburu oparoa afizionatuetan

Hiru karrera korrituko dira zilarrezko mailan

Xabier Usabiaga/Donostia

GIPUZKOAN izan ezik, Hegoaldeko gainerako hiru probintzietan afizionatuen karrerak izango dira gaur eta biar.

Gaur proba bi korrituko dira: bata Ororbian, eta bestea Gorlizen; eta bihar, hirugarrena, Duranan.

Pazko Zirkuituaren 56. edizioa korrituko da Ororbian, 16:00etatik aurrera.

Proba Euskaldun Sarikoa izaki, Elite eta Sub-23 mailako txirrindulariek hartuko dute parte.

Nafarroako Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen probak 145 kilometro izango ditu, eta hiru mendate gaindituko dira: Etxauri, Girgillano eta Erreniega.

Lehendakari Txapelketako proba bakarra Gorlizen korrituko da, 15:30etatik aurrera.

Asteburuari amaiera Duranako Eusebio Velez Sariaren 29. ekitaldiak emango dio.

09:30etan irtengo dira Elite eta Sub-23 mailako txirrindulariak, eta 122 kilometroko ibilbidea izango dute nor baino nor aritzeko.

Ibilbidearen lehenbiziko zatia ez da gogo-rra, gozoa da, baina azken kilometroetan Gatzagako mendatea aldi bitan igo beharko dute, 12:30ak aldera amaitu aurretik.